Fruta nahasiz beteriko krepeak

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2020ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
6 arrautza
200 g irin
75 g gurin
50 g azukre
Litro erdi esne
Sagar 1
Udare 1
4 marrubi
Anana pusketa bat
Kiwi 1
Naranja baten zukua

1. Lehenik, frutaren prestaketarekin hasi behar da. Horretarako, fruta guztiak garbitu, eta behar zaionari azala edo eta txortenak kendu. Ondoren, ahalik eta puskarik berdintsuenetan moztu fruta guztiak. Ontzi batean jarri, eta azukre koilarakada pare bat gehitu.
2. Jarraian, krepearen prestaketarekin hasi. Horretarako, ontzi batean, ondorengo osagaiak nahastu behar dira: arrautzak osorik, 50 gramo azukre eta 200 gramo irin; dena ongi irabiatu.
3. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean, aurreko ontzira nahastu.
4. Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean, bertara kazokada bat krepe masa bota, eta zartagina alde batetik bestera suabe mugituz, masa zartagin guztira zabaldu. Segundo gutxi batzuen ondoren, koilarakada bat fruta nahasketa gehitu zartaginean dagoen krepearen izkin batean.
5. Ondoren, krepearen beste aldea fruten gainera tolestu, eta segundo batzuen ostean, plater edo erretilu batera atera. Horrela egin behar da krepe masa guztia bukatu arte.
Errezetarako, etxean dituzuen edozein fruta erabil dezakezue, eta frutaz aparte ere, hainbat osagaiz betzeko aukera ematen dute krepe goxo horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.