Etxean eginiko barazki pizza

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 5 PIZZATARAKO
OREA
500 g. irin
260 g. ur
Gatza
Oliba-olio txorrotada bat
Sobre bat legami (10 g)
PIZZARAKO
Mozzarela motakogazta birrindua
Etxeko tomate saltsa
Piper berdea
Piper gorria
Kuiatxoa
Tipula goxatua
Oliba beltzak
Cherry tomateak
10 txanpiñoi

1. Pizza orea osatzeko, lehenik, irina ontzi batean ipini. Gatza, oliba-olio txorrotada bat eta legamia gehitu. Guztia ongi nahastu (eskuekin, adibidez), eta, ondoren, ura gehitzen joan, poliki-poliki. Ura epela bada, hobe. Irinak ur guztia xurgatutakoan, orea mahai gainean jarriko dugu. Eta ogia egitean, antzeko tolesturak eman eskuekin, minutu batez gutxi gorabehera.
2. Ondoren, berriro ontzi garbi batean sartu, eta estali trapu batekin. hamar minutu pasatu ondoren, berriro boletik atera, eta, jarraian, tolestura batzuk eman, beti forma borobila mantendu. Pauso hori lau aldiz errepikatuko dugu. Ondoren, gorde ontzian berriro estalirik, eta utzi bertan lotan hiru bat orduz.
3. Jarraian, orea berriro mahai gainean jarri, eta bost puskatan moztu. Pusketa bakoitza estutzearekin batera, berriro borobil forma eman, eta mahai gainean irin pixka bat jarri, eta bertan utzi, itsats ez dadin. Pilotatxoak estali, eta beste ordubetez utzi, ondo harrotu daitezen.
4. Bitartean, pizzarako osagaiak prestatzeko aprobetxatuko dugu. Tipula juliana moduan moztu, eta zartagin batean oliba olio txorrotada batekin, hamabost bat minutuz erregosi. Ondoren, gorde. Beste barazkiak (kuiatxoa, piperrak) juliana erara moztu, eta txanpiñoiak xafletan. Ondoren, gorde.
5. Labea berotzen jarri, 250 gradutan, pizza sartu aurretik, gutxienez, hogei minutuz. Oso garrantzitsua da labeak tenperatura egokia hartzea.
6. Orain, pizza-ore pilota bakoitza zabaltzen joan, botila eta errodilu baten laguntzaz. Familiako kide bakoitzak, berea egiteko aukera polita!
7. Laberako egokia den paper batean jarri pizza bakoitza. Koilarakada bat tomate pizzaren erdian bota, eta ongi zabaldu. Labean aldiko pizza pare bat sartu; oraindik beste osagairik gabe, bertan egosi hiru bat minutuz. Atera ahala, ondorengoak sartu. Eta jada hasi gaitezke bakoitza gustuko osagaiez betetzen. Lehenik, gazta pittin bat, ondoren barazkiak, olibak eta azkenik berriro gazta gehitu.
8. Labean sartu, eta hiru edo lau minutuz egosi bakoitza. Binaka sartzen baditugu, beheko aldean sartzen duguna, gora pasatu, eta beste minutu batez eduki. Eta horrela pizza guztiekin. Ea gustatzen zaizuen!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.