Albistea entzun

Gastronomia. ERREZETA

Txerri azpizuna shitake eta barazkiekin

JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez -

2021eko urtarrilak 23 - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

OSAGAIAK
Txerri azpizun 1.
4 shitake handi.
Dozena bat gari zainzuri.
2 azenario.
4 zerbaren orrimami.
Gatza.
Piper beltz hautsa.
Oliba olio birjina.

1. Lehenik, barazkien prestaketarekin hasiko gara. Horretarako, azenarioak zuritu, eta makilatxo fin eta luzeetan moztu. Zerba orrimamiei iletxoak kendu, eta horiek ere makila luze forman moztu. Gari zainzuriak erditik moztu; errezeta honetarako, buru aldea bakarrik erabiliko dugu (zurtoin zatia, beraz, beste baterako gordeko dugu).
2. Lapiko batean, ura irakiten jarri, gatz pittin batekin. Irakiten hastean, lehenik, azenarioa gehitu, eta bost minutuz egosi. Ondoren, ur hotzetara pasatu, eta gorde. Gauza berbera egin zerbaren orrimamiekin; horiek bost minutuz egosi, eta gero, ur hotzetan hoztu. Azkenik, gari zainzuriak: horiek hiru edo lau minutuz egosi, hoztu, eta gorde.
3. Jarraian, txerri azpizuna behatz baten lodierako xerratan moztu. Plater batean ipini, eta gatz eta piper beltz hautsa ere gehitu, bi aldeetatik.
4. Zartagin zabal bat berotzen jarri, eta ondo beroa dagoenean, azpizun xerrak jarri, bata bestearen ondoan, baina zartagin osoa okupatu gabe. Oliba olio txorrota bat bota. Zartaginean libre utzi dugun leku horretan, shitake txapelak jarriko ditugu, behera begira. Bi minutu pasatu ondoren, txerri azpizunari buelta eman; shitakeak utzi dauden bezala, zartaginean. Beste pare bat minutu pasatu ondoren, erretilu batera atera txerri azpizun xerrak, bakarrik. Shitakeei buelta eman, eta bertara egosita ditugun barazki guztiak gehitu. Guztia pare bat minutuz erregosi; sua itzali, eta oliba olio txorrota txiki bat gehitu.
5. Plateretara zerbitzatzea besterik ez zaigu gelditzen: shitakea plater erdian jarri, eta gainean, pare bat txerri azpizun xerra, eta inguruan barazkiak. Oso goxoa gelditu zaigu horrela, baina nahi baduzue haragi saltsa batez ere lagundu dezakezue.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Patriarkatuaz irri egin behar dugu»

Itsaso Jauregi

Zineman emakumeen irudikapenak izan duen eboluzioa aztertu du Castejonek, eta «arriskutsuak» diren pertsonaiak umorearekin tratatzea gomendatzen du: «Gaiztakeria geure egin behar dugu».
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, atzo, Donostian, Primeran plataformaren aurkezpenean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gazteen kontsumo ohitura berriei erantzuteko jaio da Primeran

Urtzi Urkizu

EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak esan du euskara estrategiaren erdigunean dagoela

Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...