Kataluniar koka tosta

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
Ogi orea egiteko:
500 g irin.
10 g legamia fresko.
300 g ur.
10 g gatz.
Tipula 1.
Piper gorri morro 1.
2 piper berde.
3 baratxuri ale.
2 antxoa-kontserba lata.
Cherry motako 12 tomate.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Ogi orea prestatuko dugu lehenik: horretarako, ontzi batean irina jarri, legamia xehatua gehitu, eta gatza eta ura ere bai. Osagai guztiak ongi nahastu, eta bertan utzi, ontzia ongi estalita, ordu erdi batez.
2. Ondoren, ogi orea mahai gainean jarri, eta, ogiarekin egiten dugun moduan, eskuz ongi landu, bost bat minutuz. Berriz ere ontzian sartu, estali, eta hiru bat orduz hartzitzen utzi.
3. Bitartean, barazkiak juliana moduan moztu, baita baratxuri aleak ere. Ordubetez erregosi oliba-olio txorrota batekin, zartagin batean, su motelean. Gatz oso gutxi gehitu. Olio soberakina kendu, guztia plater batera atera, eta gorde.
4. Behin orea ondua dugunean, lau puskatan banatu. Opil luze eta fin baten itxura emanez zabaldu, arrabola batekin. Opil horiek laberako paperaren gainean jarri. Fin gelditzea garrantzitsua da. Labea berotzen jarri, 200 gradutan. Cherry tomateak erditik moztu, eta opilen gainean banandu. Sardexka baten laguntzaz, prestaturik dugun piperrada opilen gainean zabaldu. Antxoa lata bat zabaldu, antxoak zati txikitan zatitu, eta opilen gainean banatu. Labea beroa dagoenean, barrura sartu, eta hamabost bat minutuz utzi, batez ere ogia ongi erregosi dadin.
5. Atera, eta beste latako antxoak osorik opilen gainean zabaldu. Platerean jarri. Nahi baduzue,gehitu oliba-olio txorrota bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.