Albistea entzun

ERREZETA

Untxia piperradarekin eta curry ukituarekin

JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez -

2021eko martxoak 20 - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Untxi bat.
Tipulina.
3 piper berde.
Piper gorri 1.
2 baratxuri ale.
Gatza.
Oliba olioa.
Currya.
Oharra: errezeta hau bi egunean prestatzen da.

1. Hasteko, zatitu untxia laban batekin.

2. Jarri untxi zatiak ontzi batean. Bota bertara currya eta oliba olio zurrusta bat. Nahastu dena ongi eskuekin. Estali ontzia film gardenarekin eta sartu hozkailuan. Egun oso bat egin beharko du bertan.

3. Hurrengo egunean, ipini untxi zatiak labeko erretilu batean, eta bota ur pixka bat, labean erretzen denean hezetasun apur bat izan dezan. Jarri labea berotzen, 180 gradutan, eta, tenperatura lortutakoan, sartu untxia. Eduki labean hogei minutuan.

4. Untxia egiten den bitartean, jarri berotzen zartagin zabal bat, olio zurrusta batekin. Moztu tipula eta piper berdeak eta gorriak juliana moduan, eta erregosi su bizian, kolore pixka bat har dezaten. Bota gatz pittin bat ere. Hogei bat minutu eta gero, kendu sutatik, eta gorde.

5. Untxia labetik ateratakoan, eman buelta zatiei, eta sartu berriro labean, beste hogei minutuz. Oraingo honetan ere gehitu oliba olio zurrusta txiki bat, eta baita baratxuri xehatua ere.

6. Azkenik, atera labeko erretilua eta gehitu zartagineko piperrada. Nahastu guztia ongi, horrela piperradak untxiaren zapore guztia hartzeko. Zerbitzatzea besterik ez da gelditzen: banatu untxi pusketan plateretan, eta jarri piperrada untxi zatien aldamenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Maskararen atzekoa ikusaraztearen beldur

Itsaso Jauregi

Inpostorearen sindromea pairatzen dutenek zailtasunak dituzte beren gaitasunak eta lorpenak modu errealista batean ebaluatzeko. Sindromea emakumeen artean dagoen fenomenoa da batez ere; egunen batean ematen duen bezain trebeak ez direla agerian uztearen beldur dira.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Osasun publikoko arazoa da zarata»

Jakes Goikoetxea

Urteak daramatza bere etxe inguruko tabernen eta dantzalekuen inguruan sortzen den zarata jasaten. Ez jasaten bakarrik, baita salatzen ere. Uste du herritarrak ez direla jabetzen osasun arazoaz.
Pokeak arroza eta arrain gordina ditu oinarrian, baina, nahierara erabaki daitezke osagarriak. ©MONIKA / RAWPIXEL

Osagaiak edozelan hautatuta

Naroa Rodriguez Torralba

Azken urte hauetako plater fotografiatuenetako bat da pokea. 2010eko hamarkadatik ezaguna egin da, eta asko handitu da jatetxeen eskaintza. Azkar prestatu eta jaten da.

Paul Urkijo. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.