Zapoa plantxan barazki eta otarrainxkekin

MAIALEN ANDRES / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
Pipermorroa.
Kuia txiki 1.
Tipula 1.
2 baratxuri ale.
8 otarrainxka.
4 puska lodi zapo arrain.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Lehenik, labea berotzen jarriko dugu. 240 gradutan, 20 bat minutuz, eta pipermorroa erreko dugu. Ondoren, atera, eta, epeltzean, azala eta haziak kenduko dizkiogu.
2. Tipula juliana moduan moztu, eta lapiko bateanerregosten jarri, oliba olio eta gatz pixka batekin. 15 bat minutuz eduki, eta kuia txikia gehitu, makila luze txikietan moztuta; erregosi dena beste 10 bat minutuz. Ondoren, gorde.
3. Zapo puskei gatz pittin bat gehitu, eta zartagin bat ondo berotzen jarri. Oso beroa dagoenean, bertan zapo puskak jarri, alde batetik oliba-olio txorrotadarekin, ongi gorritu daitezen; 4 edo 5 bat minutu utzi. Ondoren, buelta eman, eta beste olio txorrotada bat gehitu, eta beste 3 -4 bat minutu utzi. Baratxuri aleak zapoaren gainean zabaldu, txiki-txiki moztuak. Otarrainxkak ere bertara gehitu, eta beste pare bat minutu utzi. Ondoren, sua itzali.
4. Platera zerbitzatzeko garaian, pipermorroa platerean jarri, eta ondoren, tipula eta kuia gainean jarri, baita zapo puskak ere; denaren gainetik otarrainxkak jarri, eta, azkenik, zartaginean gelditu den saldarekin eta baratxuri zatitxoekin dena ongi busti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.