Sardina txikiak raf tomateekin eta ziazerbekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

800 g Kantauriko sardina.
Raf motako 12 tomate.
Ziazerba sorta bat.
3 baratxuri ale.
Oliba olio birjina.
Ozpin txorrotada bat.
Gatza.

1. Sardinei burua kendu, eta garbitu. Ondoren, erdiko hezurra ere kendu, eta saiatu osorik uzten. Gorde.
2. Labea berotzen jarri, 250 graduan. Pintzel baten laguntzaz, labeko erretilua oliba olioz igurtzi, sardinei gatza bota, eta erretiluan jarri, liburu baten antzera bi xolomoak irekita, eta azala gorantz begira. Ez ipini sardinak bata bestetik oso gertu.
3. Raf tomateei bihotza ongi kendu, eta lau pusketatan moztu bakoitza. Plateretan banatu raf tomate puskak. Platerean bertan, gatz pittin bat gehitu.
4. Orain, baratxuri aleak xehe-xehe moztu, eta zartagin batean ipini, oliba olio txorrotada batekin. Zartagina su oso motelean ipini berotzen. Segidan, sardinen erretilua labearen goialdean sartu. Eta hiru minutuz eduki.
5. Jarraian, labetik atera, zartagineko baratxuri aletxoak sardinen gainean zabaldu. Eta raf tomateen gainean gordinik ditugun ziazerba hostoak jarri; eta tomateen gainean sardinak jarri.
6. Azkenik, ozpin txorrotada txiki bat bota, eta erretiluan gelditu den oliba olioa eta baratxuri aletxo guztiak ongi zabaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.