Garaiko kutixien panaxea

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun

OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT

 


Kale edo aza kizkurra, 12 hosto.
Zerba hostoak, 6.
Tipula bat.
Kalabaza puska bat.
Urdaiazpikoa, 100 gramo.
Gatza eta oliba olioa.

1. Lehenik, barazkiak garbitzen hasiko gara. Bereiztu zerbaren orri mamia eta hostoa. Orri mamiei ongi kendu behar zaizkie iletxoak, eta makila txikietan moztu behar dira. Azari bereiztu zurtoina eta hostoak. Kalabaza zuritu eta lauki marduletan moztu. Tipula ere moztu neurri ertaineko karratuetan. Errezeta honetan garrantzitsua da barazki zatiak oso txikiak ez izatea; horrela, barazkien zapore desberdinak elkarren artean nabarmenagoak izateko.

2. Barazkiak egosi behar dira. Jarri ura eta gatza lapiko handi batean. Irakiten hasten denean, aurrena sartu zerbaren orri mamiak. Utzi egosten hamar minutuan, eta gero atera ur hotzez betetako erretilu batera. Utzi hozten.

3. Zerba hostoak osorik sartu ur irakinetan. Hiru bat minutuan egosiko dira. Bitartean, atera orri mamiak ur hotzetatik, eta gorde.

4. Zerba hostoak egositakoan, jarri ur hotzetan. Kontuan izan barazkiak hozten diren bitartean ur hori epeltzen joango dela. Tarteka, berritu ura, hotz jarraitzeko.

5. Azkenik, aza hostoak ere modu berdinean egosi, bost bat minutuz, eta modu berean freskatu.

6. Plater honetan ez da komeni egositako barazkiek ur soberakinik izaterik. Horregatik, erretiluan bildutako barazkiak estutu pixka bat eskuekin, ura ongi kentzeko.

7. Jarri zartagin zabal bat sutan, olio txorrotada batekin. Berotzen hastean, bota kalabaza eta tipulina. Baita gatz pitin bat ere. Hamar minutuz erregosi, eta gehitu aza eta zerbaren orri mamiak. Pare bat minutuz erregosi, beti su bizian. Zerba hostoa moztu juliana eran, eta gehitu zartaginera.

8. Beste zartagin txiki batean oliba olioa jarri, gehitu urdaiazpikoa —puskatan moztua—, eta frijitu.

9. Barazkiak platereratu. Jarri gainean urdaiazpiko frijitua, eta bota oliba olio pixka bat gainetik.

 

 

 

 

 

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.