Arkume eltzekaria piper txorizeroarekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

2 arkume izter.

2 tipulin.

2 azenario.

4 baratxuri ale.

10 piper txorizero.

Tomate heldu bat.

4 patata (Arabakoak).

Basokada bat ardo zuri.

Gatza.

Oliba olio birjina.

1. Arkume izterrak pusketatan moztuak erosi behar dira errezeta honetarako.

2. Arkume pusketei gatza bota, eta lapiko zabal batean frijitu, oliba olio txorrotada batekin, su bizian. 3. Bitartean, azenarioak eta tipulinak garbitu eta zuritu. Barazki horiek lauki txikitan moztu, eta arkumea gorritzen hasten denean, barazkiak gehitu.

4. Segidan, baratxuri aleak pusketa txikitan moztu, eta bertara gehitu. Guztia ongi erregosi,15 bat minutuz, su motelean.

5. Ondoren, tomatea ere puska txikietan moztu, eta lapikora gehitu. Basokada bat ardo zuri ere lapikora bota. Hamar bat minutuz irakiten mantendu.

6. Lapikoan sartu, eta ura gehitu, osagai guztiak ongi estali arte.

7. Gatza bota piper txorizeroei, eta txortena eta barruko haziak ongi kendu. Erditik moztu, eta horiek ere lapikoan sartu. Irakin motel bat lortzen denean, bertan mantendu ordu eta laurdenez, gutxi gorabehera.

8. Gero, sua itzali, eta epeltzen utzi. Epeltzean, piper guztiak atera, eta, labana baten laguntzaz, piper txorizeroek barruan duten haragi guztia azaletik banandu.

9. Lortu den haragi guztia xehe-xehe egin, eta lapikora bota.

10. Zerbitzatu aurretik, berriro berotu, eta, bero-beroa dagoenean, mahaira zerbitzatu; hotz garai honetan ederki sartuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.