Kilo bat zainzuri fresko.
Tipulin bat.
Piper gorria.
Piper berdea.
Perrexila.
Gatza.
Azukre koilarakada bat.
Oliba olio birjina.
Sagardo ozpina.
Modena ozpina.
1. Zainzuri freskoak erostean, tamaina politenetakoak aukeratu. Hatz baten lodierakoak ahal bada. Prestatzeko orduan, zainzurien behealdean (zuztarraldean) bost bat zentimetroko pusketa moztu.
2. Ondoren, patatak zuritzeko tresnarekin, zainzuria erditik behera ongi zuritu. Oso garrantzitsua da pauso hau ongi egitea; gero, bestela, haritxoak nabarituko direlako jateko orduan. Beraz, ondo garbitu.
3. Urez beteriko lapiko handi bat sutan berotzen jarri, gatz eta azukre pixka batekin. Irakiten hastean, zainzuriak bota, eta hamabost bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali, eta bertan utzi hoztubitartean, pare bat orduz bai, behintzat. Momentuan jan nahi baditugu, ordea, komeni da irakin denbora beste hamar bat minutuz luzatzea.
4. Ozpin-olioa prestatzeko,tipulina xehatu, baita piper berdea eta gorria ere. Puska txikiak egin, ahalik eta finen. Ontzi batean barazkiak jarri, gatza gehitu, eta oliba olioa zorrotada on bat bota, baita modena eta sagardo ozpina ere. Guztia ongi nahastu. Gorde.
5. Zainzuriak uretatik atera, ondo lehortu, eta zerbitzatzeko erretiluan jarri. Bukatzeko, gainetik ozpin-olioz ongi busti, eta gozatu garai honetako produktu zoragarri honetaz.