OSAGAIAK
6 kukulu.
2 tipulin.
3 baratxuri ale.
8 txipiroi.
2 tomate.
Gatza.
Oliba olioa.
Ozpina.
1. Lehenik, tipulak zuritu, eta juliana moduan moztu. Erregosten jarri lapiko batean, oliba olio pittin batekin; gatz pittin bat ere bota.
2. Bitartean, beste lapiko bat urez bete, eta berotzen jarri. Irakiten hastean, bi tomateak bertan sartu, eta irakiten eduki, hogei bat segundoz. Ondoren, ur hotzetara pasatu, azala kendu, erditik moztu, eta hazitxo guztiak kendu. Ondoren, lauki txikietan moztu, eta gorde.
3. Baratxuri aleak puska oso txikietan moztu, eta erretilu batera bota. Ozpina eta oliba olioa gehitu. Bukaerarako gorde.
4. Txipiroiak garbitu, eta bakoitza hiru zatitan moztu. Kukuluak erditik moztu, erdian duen zuztar gogorra kendu, eta juliana finean moztu.
5. Lau plateretan kukulu zatiak banatu erdian, eta tomate puska txikiak ere kukuluen aldamenean zabaldu.
6. Jarraian, zartagin zabal batean (ondo beroa egon behar du, plantxa bat balitz bezala), txipiroiak bi aldeetatik salteatuko ditugu, olio tanta batekin eta gatz pittin batekin. Sua itzali, eta prestatu dugun baratxuri olio-ozpina gehitu: hiru koilarakada. Ondoren, txipiak kukuluen gainean jarri plateretan. Zartaginean gelditu zaigun saldarekin ongi busti kukuluak. Bukatzeko, tipula goxatua ere banatu plater guztietan.
Zer prestatu nahi duzu?
Iker Markinezen errezetak
Tuterako kukuluak txipiekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Errezeta gehiago
-
2025eko abenduaren 12a
-
2025eko azaroaren 28a
-
2025eko azaroaren 14a
-
2025eko urriaren 31
-
2025eko urriaren 17a




