Barazki freskoak plantxan hirugihar ketuarekin

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT


12 gari zainzuri.
12 porru fresko.Tipulin 1.
Babak (garai honetan olio kontserbakoak).
12 xafla hirugihar ketu.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Lehenik, porruak eta gari zainzuriak garbitu. Lapiko batean ura jarri, eta gatz pittin bat. Irakiten jarri. Irakiten hastean, bertara gari zainzuriak bota, eta hiru minutuz soilik egosi. Erretilu batean ur hotzetik pasatu, eta ondoren atera,eta gorde. Pauso berberak jarraitu porruekin, baina porruen zati zuria bakarrik erabilita. Goiko zatia edo berdea, beste baterako gordeko dugu.

2. Zartagin zabal batean, plantxa baten moduan, ongi beroa dagoenean, gari zainzuri eta porru zatiak bata besteak ukitu gabe plantxatik pasatu, pare bat minutuz gorritasun polit bat hartu arte. Zartagin berberean tipulina zati finetan moztuta gehitu, oliba olio txorrotada batekin eta gatz pittin batekin, eta bertan pare bat minutuz erregosi.

3. Jarraian, hirugihar xaflak gehitu, eta utzi lasai, duten koipea askatu arte eta bi aldeetatik gorritu arte. Orduan, aurretik erregositako bi barazkiak gehitu zartaginera, eta koilarakada pare bat baba gehitu zartaginean dugun panatxera.

4. Zerbitzatu eta dastatzea besterik ez zaigu gelditzen. Lehen plater moduan edo zizka-mizka moduan erabil dezakezu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.