Shiitakeak azalore, piper eta legatz frijituarekin

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT


4 shiitake.
Azalore txiki bat.
3 piper berde.
400 gramo legatz, garbituta.
50 gramo irin.
Arrautzak.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Azalorea loretxoetan banatu (errezetaren argazkian ikusten den moduan). Jarri azalore loretxoak zartagin batean, eta bota gatz pixka bat eta olio txorrotada bat. Estali zartagina taparekin. Jarri berotzen, su ertainean, eta erregosi hamabost minutuan, betiere tapa jarrita.

2. Tarte horretan, hartu shiitakeak. Haien txapelak bakarrik erabiliko ditugu errezeta honetan. Txapelak bereizi, eta erregosi beste zartagin batean, hiru edo lau minutuan txapelaren alde bakoitza, olio txorrotada batekin eta gatz pitin batekin. Denbora pasatutakoan, atera shiitake txapelak erretilu batera.

3. Moztu piper berdeak xaflatan, eta erregosi shiitakeen zartaginean, olioarekin eta gatzarekin, bost edo sei minutuz, gehiegi bigundu gabe.

4. Hartu legatz garbia. Moztu legatza zati karratuetan. Bota gatza eta pasatu irinetatik. Ondoren, busti arrautza irabiatuarekin. Legatza ondo bustitakoan, beti egiten dugun bezala, frijitu oliotan, alde bakoitza hiru bat minutuz.

5. Azkenik, platereratzeko, jarri plateraren erdian shiitake txapelak; barazkiak, ahal den neurrian, shiitakearen gainean; eta legatz puskak inguruan. Busti oliba olio pixka batekin. Horrela, plater osasuntsu bezain koloretsua lortuko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.