Orburuak foie freskoarekin

Iker Markinez.
2018ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 PINTXOTARAKO

12 orburu.

4 xerra foie fresko.

Muxika konfitura koilarakada bat.

Baso erdia Portoko ardoa.

Oliba olio birjina.

Baratxuri ale bat.

Gatza.

Irina.

1



Lapiko bat urez bete, eta bota irin koilarakada pare bat eta gatz pittin bat. Sutan jarri, irakin arte.

2



Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuari lehen orriak kenduko dizkiogu. Beldurrik gabe kendu: horretan dago sekretua. Bestela, kanpoko geruza horiek gogor samar egoten dira jateko.

3



Zuztarrak zuritu, findu arte. Gauza bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere ondo moztu orburu bakoitzari. Garrantzitsua da ordena hori errespetatzea; bestela, orburuak azkar belzten hasiko dira.

4



Ur irakinera bota, eta hogei bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali, eta bertan utzi, epeldu arte.

5



Ondoren, orburuak atera eta erditik moztu, puntatik buztanera.

6



Zartagin batera oliba olio txorrotada bat bota, eta bertan baratxuri xehatua gehitu. Dantzan hastean, irin koilarakada bat gehitu, eta egositako orburuen saldaren kazokada bat ere bai. Zartagin hori pil-pilean mantendu, eta orburuak bertara gehitu, errezetaren beste zatia egin bitartean.

7



Foie pusketei gatza bota. Zartagin bat berotzen jarri, oliorik gabe. Berotzen denean, foie pusketak bertara bota, eta minutu batez frijitu. Buelta eman, eta beste minutu batez frijitu.

8



Ondoren, paperezko zapiz estalitako plater batera atera. Zartaginean gelditu den koipea kendu, eta, sutatik kendu gabe, koilarakada bat muxika konfitura gehitu, baita baso erdi Portoko ardo ere. Pare bat minutuz irakiten mantendu, alkohola lurrindu dadin.

9



Bukatzeko, plater batean orburuak ipini, gainean foie pusketa, eta horren gainean Porto eta muxika saltsa pixka bat.

Ea animatzen zareten Gabon egun hauetarako plater goxo eta berezi hau prestatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.