Azalorea otarrainxka eta ziazerbekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Azalore 1.

Dozena bat otarrainxka.

Ziazerba sorta bat.

3 baratxuri ale.

Gatza.

Oliba olioa.

Irina.

1. Hasteko, azalorea garbitu, eta, labana baten laguntzaz, pusketa txikiak egin.

2. Orain, kazola bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri behar da. Irakiten hastean, azalorea bota, eta 15-20 bat minutuz irakiten eduki; gero, uretatik atera, eta gorde.

3. Jarraian, otarrainxkak zuritu. Azalak eta buruak lapiko batean egosi, hamar bat minutuz. Ondoren, gorde.

4. Beste lapiko zabal batean, olio pixka bat jarri, eta hiru baratxuri aleak gehitu bertara, ondo xehatuak. Dantzan hastean, koilarakada bat irin gehitu, eta ongi nahastu.

5. Gero, otarrainxka saldaren pare bat burruntzalikada gehitu, baita gatz pittin bat ere. Irakiten mantendu pare bat minutuz. Lapiko berera ziazerba sorta gehitu, baita otarrainxkak ere. Guztia beste minutu batez egosten eduki, eta, jarraian, azalorea pusketatan gehitu.

6. Hiru-lau minuturen ondoren, zapore guztiak ongi nahastuko dira, eta, beraz, prest izango da platera zerbitzatzeko, barazkiekin eta saltsarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.