Shiitake txapelak plantxan, barazkiekin eta aurrautzarekin

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
Shiitake perretxikoen 4 txapel.
150 gramo leka.
Brokoli zati bat.
4 ale baratxuri.
4 arrautza.
Gatza.
Oliba olioa.

1. Lapiko batean ura ipini gatz pitin batekin, eta irakiten jarri. Lekak juliana erara moztu, eta lapiko horretan bertan egosi.
2. Hamar minutuz egosi ondoren, atera eta hoztu.
3. Ur eta lapiko berean, zati txikietan mozturiko brokolia egosi, beste hamar bat minutuz. Horiek ere atera eta hoztu.
4. Zartagin bat plantxa moduan erabili. Ongi berotu, eta shiitake txapelak horretan pasa, oliba olio tanta batekin eta gatz pittin batekin.
5. Lehenengo, alde batetik, bi edo hiru minutuz egin perretxikoak, eta, ondoren, buelta eman eta beste pare bat minutuz eduki. Plater batera pasatu.
6. Zartagin berean, aurrez egositako barazkiak pasatu su bizian. Baratxuri aleak ongi xehatu, eta zartaginera gehitu, oliba olio txorrotadatxo batekin.
7. Shiitake txapelen gainean barazkiak jarri.
8. Azkenik, arrautzak frijitu banan-banan, eta gainean jarri.
9. Errezeta honetarako, txukunago eta egokiagoa geldituko zaigu arrautza zuringoa banatu ondoren frijitzea, hau da, gorringoa bakarrik. Horrela, jaterakoan, gorringoan zuzenean barazkiekin nahastea lortuko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.