Barazki eta otarrainxka krepeak

JUAN CARLOS RUIZ /FOKU.
Iker Markinez.
2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

3 arrautza
100 g irin
40 g gurin
Gatza
Litro laurden esne
12 otarrainxka
Barazkiak
Porru bat
Tipulina
Ziazerba sorta bat
2 azenario
2 hosto azelga penka
Oliba olioa
Gatza
Bexamela

1. Krepeak prestatzeko: ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, gatz pittin bat eta irina. Dena ongi irabiatu ondoren, esnea gehitu eta nahastu.

2. Zartagin ertain bat hartu, eta bertan gurin pusketa bat jarri, eta berotzen jarri. Gurina urtzean, krepearen masara gehitu, eta zartagina berriro sutan jarri.

3. Krepearen masa berriro ongi nahastu, eta krepeak egiten hasi behar da. Burruntzali txiki baten laguntzaz, zartaginera bota krepearen masa. Alde batetik bestera zartagina mugitu, guztia ongi zabaldu arte.

4. Segundo gutxiren ondoren, buelta eman krepeari eskuen laguntzaz, eta jarraian plater batera atera. Gainontzeko masarekin pauso berberak egin, masa guztia bukatu arte.

5. Barazkiak prestatzeko, guztiak garbitu eta moztu. Lehenik porrua, azenarioak, penkak eta tipulina. Lau osagai horiek zartagin zabal batean jarri, oliba olio txorrotada batekin eta gatz pittin batekin. Hogei bat minutuz erregosi, eta erretilu zabal batera atera.

6. Ondoren, zartagin berean otarrainxkak (zurituak eta bururik gabeak) xafletan moztuak gorritu, pare bat minutuz. Ondoren horiek ere barazkien erretilura atera. Ziazerbari oliba olio txorrotada bat bota, eta zartaginera gehitu, beste pare bat minutuz, su bizian. Erretiluan gorde.

7. Azkenik, lapiko batean bexamel pixka bat prestatuko dugu. Egosiak dauden barazkiak eta otarrainxkak bexamel finarekin nahastu, eta krepeak bete eta biribildu.

8. Mahaira zerbitzatu aurretik, labean hiru bat minutuz berotu. Nahi izanez gero otarrainxka buruekin eginiko saltsaz busti krepeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.