Txipiroiak plantxan karduarekin

GORKA RUBIO /FOKU.
Iker Markinez.
2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
Kilo bat txipiroi (20 bat pieza)
800 g kardu egosi
Basokada bat kardu salda
200 g ziazerba
3 baratxuri ale
Oliba olioa txorrotada bat
Gatza

Kardua nola prestatu
1. Kontserbako karduak erabil ditzakegu, edo eta guk geuk freskoak erosi, garbitu, ileak ondo kendu, eta lapiko azkarrean gatzarekin ordubetez egosi, ondo bigundu arte.
2. Bertatik basokada bat salda gorde.
3. Txipiroiak garbitu, eta tira luzeetan moztu.
4. Ondoren, zartagin batean, oliba olio txorrotada bat jarri, eta, beroa dagoenean, baratxuri aleak fin moztuta gehitu; jarraian, txipiroiak ere bai.
5. Gatz pittin bat bota denari, eta, minutu bat pasatu ondoren, ziazerba hostoak gehitu, eta, beste minutu baten ondoren, aurrez egositako karduak zartagin berean jarri.
6. Guztia pare bat minutuz erregosi, eta kardu egosi saldaren koilarakada bat gehitu.
7. Prest dago plater goxo hori, bero-bero dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.