Kantauriko antxoa, barazki eta patata berriekin

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
Kilo bat antxoa
Piper gorri morroi 1
2 piper berde
Tipula handia 1
2 patata berri
Irina
Gatza
Oliba olioa.

1. Antxoa guztiak garbitu, eta bi xerratan ireki. Antxoa xerrak dituzten hezurtxoak ahalik eta hoberena kendu. Gorde.

2. Barazkiak garbitu, eta juliana moduan moztu. Zartagin batean, oliba olio txorrotada batekin erregosi, su ertainean, hiru edo lau bat minutuz.

3. Bitartean, patatak zuritu eta xafla finetan moztu. Zartaginera patatak gehitu barazkiekin batera. Nahastu, eta su ertainean beste hamabost bat minutuz eduki. Barazkiekin batera, patata berria ere samurtzen joango da. Ondoren, zartaginean bertan gorde.

4. Beste zaragin bat hartu, eta bertan oliba olioa berotzen jarri. Frijitzeko erabiliko dugu. Olioa berotzen den bitartean, antxoei gatza bota, eta irineztatu. Irin soberakina ongi kendu. Oliotan frijitzeko, aldiko antxoa asko ez jarri zartaginean, zortzi bat gehienera; bestela, ez dira kirriskatsu geldituko. Olioa beroa egonez gero, minutu bat nahikoa da antxoa talde bakoitzeko.

5. Jarraian, sukaldeko paperez estalia dugun plater batera atera, eta, horrela, gehiegizko olioa bertan geldituko da. Egin horrela antxoa guztiekin.

6. Bukatzeko, erretilu batean barazki eta patata erregosiak erdi-erdian jarri, eta horien bueltan antxoak borobilean; polita eta goxoa geldituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.