Barazkiak batatarekin eta curryarekin

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Kuiatxo bat
2 piper berde
Tipula handi bat
2 baratxuri ale
Batata handi bat
Currya
Gatza
Oliba olioa

1. Tipula eta piper berdeak garbitu, eta juliana moduan moztu. Gaurko errezetarako, barazkiak lodi samar moztuko ditugu, eta juliana eran. Barazkiak, ongi nabaritzeko modukoak. Zartagin zabal batean, oliba olioa ipini, txorrotada bat, eta tipula eta piper berdeak su bizitan gorritzen jarri. Bitartean, kuiatxo laukietan moztu, eta zartaginean gehitu; baita baratxuri aleak ere, xehatuta. Nahastu, eta gatz pittin bat bota. Guztia hiru minutuz su bizian eduki. Gero, itzali, eta zartaginean gorde.

2. Lapiko txiki batean, oliba olioa berotzen jarri; frijitzeko adina. Batata zuritu, eta hori ere juliana eran moztu, lodi. Gero, lapikoan frijitu. Ondoren, olio soberakina kentzeko, sukaldeko papera duen erretilu batera atera. Gatz pittin bat ere bota.

3. Gehitu batata zartaginean ditugun beste barazkiei. Nahastu, eta pixka bat berotu berriz. Gero, gehitu curry hautsa; barazkiei zapore berezia emango die, oso bestelakoa. Ondoren, zerbitzatuplaterean, argazkian ikusten den moduan, osagai guztiak plateraren erdi-erdian kokatuz.Barazki panaxea izango balitz bezala.

4. Kontuan hartu plater honek joko handia emango digula, ez bakarrik plater nagusi gisa, baita arrain edo haragi plater bati laguntzeko moduan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.