Atun koloretsua

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
Atun kilo bat.
Piper gorri bat.
Piper berde bat.
Piper hori bat.
Tipula bat.
Kuia txiki bat.
Baratxuri aleak.
Gatza.
Oliba olioa.

1. Lehenik, barazkiak garbitu eta juliana moduan moztu. Lapiko batean oliba olio txorrotada bat ipini, eta baratxuri aleak xaflatan moztuak gehitu. Gorritzen hastean, gainontzeko barazki guztiak gehitu, gatz pittin bat bota eta hamabost edo hogei bat minutu inguruz erregosi taparik gabe su ertainean.
2. Jarraian, atunari azala kendu eta lau puskatan zatitu, eta puska bakoitza beste hiru zatitan banatu. Gero, zartagin zabal bat plantxa moduan berotzen ipini, eta ondo beroa dagoenean atuna bertan ipini. Gatz pittin bat bota gainetik, eta oliba olio zurrustafin bat ere bai. Pare bat minutu horrela pasatu ondoren, buelta eman atun puskari, eta pauso berberak bete gainontzeko puskekin ere.
3. Ondoren, sua itzali, eta atun puxkak erretilura atera. Aurrez prestaturiko barazkiak atuna prestatzeko erabili dugunzartaginera gehitu. Era horretan, barazkiak ere atunaren zapore hori guztia hartuko dute.
4. Platereratzeko garaian, piperrada koloretsua plateraren erdian jarri, eta gainean atun puxkak kokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.