Barazki eta gazta entsalada epela

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT
Letxuga 1
200 gramo leka
2 azenario
Tipula 1
Ziazerba sorta bat
Kuia txiki 1
Behi gazta freskoa
Zereal ogia
Kurri hautsa
Oliba olio birjina
Ozpina
Gatza 

1. Lehen pausoan, barazki guztiak garbitu, zuritu eta juliana finean moztu.

2. Lapiko edo zartagin zabal batean oliba txorrotada bat bota eta ongi bero dagoenean barazkiak gehitu (ziazerba izan ezik). Gatz pittin bat bota, eta su bizian bost bat minutuz mantendu, barazkiak etengabe mugituz wok baten anztera. Bost bat minuturen ondoren ziazerba hostoak gehitu; bi minutu gehiago mantendu, kurria gehitu eta ondoren sua itzali.

3. Letxuga garbitu eta lehortu. Hori ere juliana moduan moztu. Gorde.

4. Labea berotzen jarri grill moduan, bero indar guztiaz. Bitartean labeko erretiluan zereal ogia xaflatan moztu eta bertan ipini. Ogi puska bakoitzaren gainean behi gazta zati bat jarri. Labea beroa dagoenean erretilua sartu eta bertan hiru bat minutuz eduki, gazta biguntzen hasten den arte, gutxi gorabehera.

5. Azkenik, platera osatzeko, erretilu zabal batean lehenik barazki epelak jarri erretiluaren bueltan, erdian letxuga hostoak, hosto horiei gatza eta olio-ozpinak gehituta. Gero, labetik atera ditugun ogi eta gazta xaflak entsalada epelaren bueltan jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.