Onddo eta ziza horiak plantxan

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
3 onddo.
Dozena bat ziza hori.
2 tipula gozo.
3 baratxuri ale.
Arrautza.
Gatza.
Oliba olioa.

1. Tipulekin hasiko gara: zuritu, eta laukietan moztu. Lapiko batean, jarri olio zorrotada batekin hamabost minutuz erregosten, su ertainean, gatz pixka batekin. Ondoren, gorde.
2. Bitartean, onddoak garbitu: labanaren puntarekin pixka bat txortena zuritu, eta, traputxo busti baten laguntzaz, ongi garbitu txapelak banan-banan; ondoren, xafletan moztu. Ziza horiak ere berdin garbitu. Horiek xafletan moztu beharrean, erditik moztu, edo handiak izanez gero, laurdenetan.
3. Zartagin bat sutan jarri, oliorik gabe; ongi beroa dagoenean, onddo xaflak hirunaka edo launaka bertan jarri, gatz pittin batekin eta olio pixka batekin. Minutu baten ondoren, buelta eman, eta beste minutu batez mantendu. Hortik labeko erretilu batera pasatu. Horrela egin onddo xafla guztiekin, baita ziza puskekin ere. Orain, baratxuri aleak zuritu, eta puska txikietan moztu. Ziza eta onddoen gainean banandu baratxuriak. Labean, aurrez berotua, 250 graduan sartu, hiru bat minutuz.
4. Bitartean, arrautzak frijituko ditugu, pertsona bakoitzarentzat bat.
5. Azkenik, labetik atera, eta plateretan jarriko ditugu, plateren bueltan, erdian tipula goxatua eta tipularen gainean arrautza frijitua. Ondoren, labeko erretiluan dugun salda plateraren gainetik banandu.
Giro ederra horrelako platera dastatzeko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.