Legatza leka fresko eta orburuekin

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Kilo erdi leka.
Dozena bat orburu.
Legatz isatsa.
Baratxuria.
Oliba olioa.
Gatza.
Irina.

1. Lapiko handi batean, ura erdiraino bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pittin bat bota, eta sutan jarri irakin arte. Bitartean, orburuak zuritu, txortena moztu gabe. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinetan sartu, eta hor utzi hogei bat minutuz. Lapikotik atera gabe, gorde.

2. Beste lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini. Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutuz egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egosketa prozesua mozteko, eta horiek ere gorde.

3. Legatz isatsa erosterakoan, hezurra kendu, eta pusketatan moztua erosi. Zartagin zabal bat berotzen jarri, su bizian. Ondo beroa dagoenean, legatz pusketak jarri, azala gora begira dutela; gatz pittin bat gehitu, eta oliba-olio txorrota txiki bat ere bai. Hiru bat minuturen ondoren, atera,eta puska guztiekin gauza bera egin.

4. Beste oliba-olio txorrota bat bota zartaginera, eta gehitu bi baratxuri ale, xehatuak. Gorritzen hastean, egosiak ditugun barazkiak gehitu. Sua bizi mantendu beste hiru bat minutuz. Jarraian, legatz pusketak (oraingoan, azala behean dutela) barazkien gainean ipini, tapaz estali, eta sua itzali. Horrela, zartagineko berotasunarekin, legatza bere kasa prestatuko da, eta, gainera, legatz puskek saldatxoa askatuko dute. Horrela eduki lau bat minutuz, eta zerbitzatzea besterik ez zaigu faltako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.