Txekor isatsak saltsan

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Txekorraren 2 isats, puskatan moztuak.
Porru 1.
3 tipula.
2 azenario.
4 baratxuri ale.
Piperbeltz ale batzuk.
3/4 litro ardo beltz.
Porto basokada 1.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txekor isatsen puskak bertan jarri, eta oliba olio txorrotada bat bota, baita gatz pittin bat ere. Su bizian mantendu 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz. Bitartean, barazkiak garbitu —porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak—, zuritu eta pusketatan moztu. Isats puskak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Porto basokada bat gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piperbeltz aleak gehitu, eta sua bizitu. Ardoaren alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten mantendu. Lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte.

2. Ura gehitu lapikora, isats puskak erabat estali arte. Ondoren, 2 ordu inguruz irakiten mantendu, —isatsaren xamurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke—. Isats puskak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada,denbora gehixeagoz irakiten mantendu, pixka bat lodituarte.

3. Bukatzeko, haragia saltsarekin plateretan banatu eta dastatzea besterik ez zaigu gelditzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.