Anana kremazko tarta

ANDONI CANELLADA /FOKU.
Iker Markinez.
2018ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

3 anana xafla.

Litro erdi esne.

Dozena erdi arrautza.

200 g azukre.

40 g irin.

Banilla makilatxo bat.

Hostopil orea.

Azukre eta gurin pixka bat tartarako.

1



Kremaren prestaketarako, lehenik, esnea berotzen jarri behar da lapiko batean, banilla makilatxo batekin batera.

2



Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira bota, eta bost minutuz etengabe irabiatu.

3



Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoangelditu den esnea irakin arte berotu, eta banilla makilatxoa kendu gero; ontzian dagoena lapikora bota. Bost minutuzirakiten eduki, etengabe nahastuz.

4



Garrantzitsua da tartaren prestaketarekin hastean krema hotza egotea; beraz, denbora batez hozkailuan sartu behar da, edo bestela hurrengo egunean hasi tartaren prestaketarekin.

5



Anana xaflei erdiko zurtoina kendu, eta lauki txikietan zatitu. Zartagin batean, gurin pixka bat berotzen jarri, eta bertara bota anana pusketak.

6



Pare bat koilarakada azukre gehitu, eta bost bat minutuz su ertainean erregosi. Ondoren, sua itzali, eta aurrez egin dugun krema zartagin horretara gehitu.

7



Hostopila ongi zabaldu, eta tartak egiteko molde batean ipini, laberako balio duena. Sardexka baten laguntzaz, dena ongi zulatu, gero beroarekin altxa ez dadin. Labea 180 gradutan berotu, eta, beroa dagoenean, hostopil ontzia sartu, hamar bat minutuz.

8



Ondoren, ontzia atera, eta anana eta krema hara gehitu. Ongi zabaldu, eta labera sartu beste hogei bat minutuz. Gero, labetik atera, hozten utzi, eta moldetik atera. Jateko prest dugu jada!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.