Albistea entzun

ERREZETA

Oilagorrak saltsan

JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez -

2020ko azaroak 28 - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

4 oilagor.
2 tipula eder.
2 azenario.
2 Errezil sagar.
Litro erdi ardo beltz.
Oporto basokada bat.
Piper beltza.
Gatza.
Oliba olioa.

1. Oilagorrak lumatu eta ongi garbitu lehenik.

2. Gero, lapiko handi batean, oliba olio txorrota batekin ongi gorritu, su bizian. Ondoren, azenarioa, Errezil sagarra eta tipula ere txikituta gehitu lapiko horretara, beste olio txorrotada batekin, gatza eta piper beltz xehatuarekin batera. Lapikora gehitu barazki horiek ere, lortu behar da ahalik eta ondoen gorritzea, erre gabe, noski. Barazkien gorritasun horrek emango dio bukaerako saltsari behar duen indarra, kolorea eta zaporea.

3. Osagaiak gorrituta direnean, sua bizitu eta jarraian ardoa eta Oportoa gehitu, eta hamar bat minutuz irakiten eduki. Horrela, ardoaren alkohola lurrindu egingo da. Lapikora ura bota, oilagorrak ondo estali arte. Beste gatz pixka bat bota, eta bi orduz egosi, oraingoan su ertainean.

4. Horrela, oilagorrak beste lapiko batera atera, kontu handiz. Aurreko lapikoan gelditu diren osagai guztiak txinotik pasatu, eta oilagorrak dauden lapikora bota. Azkenik, lapiko hori berriro sutan jarri, oilagorrak bigunak daudela ziurtatu arte. Denbora ezin da zehaztu, oilagorren araberakoa baita (tamaina, adina...).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...