Noiz sortua: 2014-07-05 00:30:00

ERREZETA

Hegaluzea tomate konpotarekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2014ko uztailak 5

1. Lehenik, tipulinak zuritu eta puska txikietan moztu.

2. Zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin eta gatz pitin batekin erregosten jarri. Ondoren, tomate helduak ur irakinetan sartu, eta azala kendu ondoren, puska txikietan moztu.

3. Tipula ongi erregosia dagoenean, gutxi gorabehera 20 bat minutuan, tomate puskak gehitu zartaginera. Gatza eta beste olio zorrotada bat gehitu, eta sua bizitu. Hamar minutuz mantendu.

4. Azukrea gehitu orduan, eta beste hamar minutuz mantendu, baina oraingoan su oso motelean. Hala, tomate konpota gozoa lortuko dugu.

5. Hegaluzeari azala kendu eta lau puskatan zatitu, hezurra kenduz. Puska bakoitza erditik moztu.

6. Beste zartagin bat sutan jarri, eta oso beroa dagoenean, hegaluzeari gatza bota eta bertan jarri, aldiko lau puska. Minutu bat pasatu ondoren, buelta eman eta beste minutu batez eduki.

7. Atera eta gauza bera egin beste puskekin. Horiek ere atera. Sua itzali, eta jarraian, ozpin koilarakada pare bat zartaginera gehitu; saltsa gozo eta zaporetsu bat egiten lagunduko du horrek.

8. Ondoren, tomate konpota gehitu, horrek ere zartagineko hegaluze zaporea har dezan.

9. Mahaira zerbitzatzeko: lehenik, entsaladako tomatearen xafla bat jarri; ondoren, horren gainean tomate konpota; eta azkenik, gain-gainean hegaluzea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Jendea Miamiko hondartza ondoan paseatzen, birusaren hedatzearengatik neurriak gogortu behar izan dituen AEBetako Florida estatuan. ©CRISTOBAL HERRERA / EFE

Urrundu da, baina ez desagertu

Gorka Berasategi Otamendi

AEBek eguneko kutsatzeen marka hautsi zuten ostegunean: 55.000 kasu baino gehiago. Afrikako Batasunaren esanetan, kontinenteak 48.800 milioi euro jasotzeari utzi dio COVID-19ak turismoan eragin duen krisia dela eta

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna