ERREZETA

Legatz xerrak plantxan, barazki eta baratxuri freskoekin

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2014ko ekainak 7
1. Lehenik, baratxuriak garbitu, eta lapiko batean olioz estali. Sutan ipini, ahalik eta su motelenean, 20 bat minutuz, erabat goxatzeko.

2. Lekak garbitu, eta juliana moduan moztu; 15 minutuz uretan irakiten eduki, eta gatza gehitu.

3. Gero, ur hotzetik pasa, egosi puntua mantendu dezaten. Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta tipulinak bertara gehitu, julianan txikituta. Gatz pixka bat bota.

4. Su bizian hamar bat minutuz eduki ondoren, ziazerba sorta gehitu, pare bat minutuz mantendu, baita egosiak ditugun lekak ere. Sua itzali eta gorde.

5. Plantxa bat edo zartagin bat berotzen jarri, eta bertan legatz xerrak bost minutuz alde bakoitzetik pasa. Kontuan eduki xerren lodieraren arabera denbora gehixeago beharko dutela.

6. Legatza atera ondoren, sua itzalirik baratxuri freskoak ipini zartaginean edo plantzan, arrainaren zaporea har dezaten.

7. Azkenik, barazkiak erretilu baten erdian kokatu, eta gainean legatz xerrak jarri, eta bi ertzetan baratxuri fresko konfitatuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna