Albistea entzun

Osasunbidea indartu dezatela eskatu dute Iruñean ehunka herritarrek

Iruñean egindako manifestazioan, salatu dute Nafarroako Gobernuak «hitz hutsak» baino ez dizkiela eskaini. Martxoaren 23ko greba deialdiari eusten diotela azaldu dute
Atzo, osasun publikoaren defentsan egindako manifestazioaren hasiera, Iruñeko Donibane auzoan.
Atzo, osasun publikoaren defentsan egindako manifestazioaren hasiera, Iruñeko Donibane auzoan. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2023ko martxoak 19 - Iruñea

Bost egun falta dira Nafarroako osasun sistema publikoko langileen osteguneko grebarako, eta atzo LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek baieztatu zuten deialdiari eusteko prest direla. «Nafarroako Gobernuak sindikatuekin hitz egin beharra du», aldarrikatu zuen atzo manifestazioaren hasieran Begoña Ruizek, SAEko eta greba batzordeko ordezkariak. Amaieran, berriz, ELAko Saioa Urrizak aipatu zuen orain arte «hitz hutsak» baino ez dituztela entzun. Testuinguru horretan, osasungintzako langileek zein ehunka herritarrek Osasunbidea «indartu» dadila eskatu zioten ozen gobernuari, Iruñeko kaleetan.

Sindikatu horiek Nafarroako Osasun Plataformarekin batera deitutako manifestazioa luzea izan zen, eta euripean egin zen. Golem zinema aretoetatik atera zen erdigunerantz. Bidean jendea elkartuz joan zen, baina Armada etorbidean bota zuen zaparradaren ondorioz, zenbait lagunek utzi egin zuten martxa. Dena den, Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, 2.000 lagun inguru elkartu ziren, gehienez, ibilbide osoan.

Hainbat lelo oihukatu zituzten osasun publikoaren defentsan: hala nola «publikoa ez da saltzen, defenditu egiten da»; «AHTaren dirua, osasungintzara»; «begira ari zaren horri, zuri ere lapurtzen dizute»; «tipi-tapa grebara»... Gainera, kartelak atera zituzten manifestari batzuek; besteak beste, herrietako osasun etxeetan murrizketak salatu dituzten erabiltzaileenak, anbulantzietako langileena, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunarena...

Hasi eta ordubetera heldu zen manifestazioaren burua Gazteluko plazara. Han, Saioa Urrizak eta Nafarroako Osasun Plataformako Mari Jose Azkonak salatu zuten azken asteetan Nafarroako Gobernuak «zehaztapenik gabeko antolakuntza neurriak» aurkeztu dizkiela eta horiekin ez diela egonkortasunik bermatzen langileei. Aitzitik, gogora ekarri zuten gobernua Sindikatu Medikoarekin ados jarri dela, «gehiengo sindikala errespetatu gabe».

Testuinguru horretan, gobernuari ohartarazi zioten kalitatezko arreta izateko beharrezko direla langileen egonkortasuna eta baldintza duinak. «Gobernuaren erantzuna etsigarria izan da, langileen gehiengoarentzat gutxieneko neurriak baino ez dituelako proposatu; aldiz, soldata igoera neurrigabeak onartu ditu medikuentzat». Gaineratu zuten «nolabaiteko atsekabea» hartu dutela Nafarroako Parlamentuko taldeen jarrerarekin: «Ontzat eman dute gobernuaren erantzun eskasa».

Osasun sistema publikoa indartzeko funtsezkotzat jotzen dute lehen arreta sendotzea, egonkortasuna eta lan baldintza duinak bermatzea, buruko osasuneko atala hobetzea eta pribatizazioak murriztea. «Proposamen horiek bilduko dituen osasun lege berri bat behar dugu».

Greba deialdiaren aurretik, etzi izango dute azken bilera gobernuarekin. «Orain arte ez digute jaramon handirik egin. Nahiko genuke beste borroka egun bat egin behar ez izatea, baina horretarako Osasun Departamentuak serio hitz egin behar du Intersindikalarekin, eta, guretzat, garrantzitsua da balioa ematea osasungintzako langileen osotasunari eta ez soilik kolektibo zehatz batzuei», aipatu zuen Ruizek. Haren esanetan, «negoziatzeko prest dira» sindikatuak. «Akordioa lortu nahi dugu, baina horretarako bermeak behar ditugu», gaineratu zuen.

Azpeitian, protesta

Atzo, 12:30ean Azpeitiko hainbat gizarte taldek deituta elkarretaratzea egin zuten Osasungintza duina eta publikoa lelopean, herriko anbulatorioaren aurrean. Protestan herritarrek euren haserrea agertu zuten, uste baitute Osakidetzak egindako murrizketek euren bizitzetan eragin zuzena duela. Dei egin zioten Osakidetzari, herriko osasun etxeak behar dituen profesional guztiak ziurta ditzan, gaixo agiria duten langile guztiak ordezka ditzan, «murrizketak» amai ditzan, eta herritar guztien osasun arreta berma dezan, «inor atzean utzi gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haur batzuk, artxiboko irudi batean ©jon urbe / foku

Seme-alabak eta bizikideak zaintzeko baimen gehiago emango dituen legea onartu du Madrilek

Irati Urdalleta Lete

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiago dituzten haurren gurasoek zortzi asteko ordaindu gabeko baimena izango dute.

Manuel Lezertua EAEko Arartekoa, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Endika Portillo/ Foku

Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta

Edurne Begiristain

EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Salatu du zenbait erakundek ez dietela erantzuten arartekoaren informazio eskaerei.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariak, gaur, Iruñean. ©JESUS DIGES / EFE

AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.

Aranzadiren aurreskua Sevillako hezurtegian

Aurreskua eta kopla flamenko bat Sevillan, errepresaliatuen Espainiako hezurtegirik handienean

Jon Ordoñez Garmendia

1936ko gerran faxistek hil zituzten 1.786 pertsonaren gorpuzkiak atera ditu Aranzadik hobi komun batetik. Atzo hezurtegi batean sartzen hasi ziren, eta, ekitaldian, Manuel Gerena flamenko kantariak abestu ondoren, Anartz Ormaza Aranzadiko arkitektoak agurra dantzatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...