Orburuak bakailao konfitatuarekin

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

12 orburu.
Bakailao gezatua, 2 puska.
Piper gorria.
Baratxuri aleak.
Oliba olioa.
Gatza.
Irina.

1. Lapiko handi batean, ura erdiraino bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pittin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.

2. Bitartean, orburuak zuritu behar dira; txortena moztu gabe zuritu. Moztu orburuaren punta, pare bat zentimetroko zabalerakoa. Ondoren, sartu ur irakinetan, eta bertan irakin hogei bat minutuz. Gorde.

3. Bakailaoa konfitatzeko, lapiko estu eta altu batean ipini 250 cl oliba olio, eta sutan berotzen jarri. Bertara baratxuri aleak gehitu, xaflatan moztuak.

4. Baratxuriak dantzan hastean, plater batera atera, eta bakailaoa lapikoan sartu, azala gora begira duelarik. Su ahalik eta motelenean jarri, eta zortzi bat minutuz eduki. Sua itzali, eta bakailaoa bertan utzi.

5. Ondoren, oliotatik atera, eta, eskuen laguntzaz, zatitu bakailaoa. Jarraian, lapiko zabal batean, lehen beste lapikotik, oliba txorrotada bat bota, eta bertan erregosi piper gorriak tiratan moztuak, hamabost bat minutuz.

6. Orburuak laurdenetan moztu, eta piperrekin nahastu. Azkenik, bakailao zatitxoak orburu eta piperren gainean ipini, eta orburuen egosketako saldatik kazokada gehitu osagai guztiei.

7. Irakin motz bat eman ondoren, zerbitzatu eta dastatzea besterik ez da gelditzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.