Patata egosia txipiroi freskoarekin

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
Kilo bat txipiroi (16 bat pieza)
3 Tipula
4 Baratxuri ale
Kilo bat patata
Oliba olioa
2 koilara bete sagardo ozpin
Ziazerba orri batzuk
Tomate entsalada txikia
Gatza

1. Lehenik, patatak egosten ipini, lapiko batean, urez estalita, 45 bat minutuz. Lapikotik atera, eta hozten utzi. Ondoren zuritu, xafletan moztu, eta erretilu batean zabaldu.

2. Ozpin-olioa prestatzeko: tomatea zuritu, eta tako txikietan moztu. Ziazerba orri pare bat juliana erara moztu. Bi osagaiak katilutxo batean jarri, eta gehitu gatza, oliba olioa eta ozpina; nahastu. Ondoren, tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordu betez goxatzen utzi. Tarteka nahastu.

3. Bitartean, txipiroiak garbituko ditugu.

4. Txipiroiak eraztun edo arotan moztu, gatza bota, eta plantxa beroan pasatu, minutu batez. Ondoren, prestatu dugun tipula lapikora gehitu, eta gorde.

5. Azkenik, platera bukatzeko, lapikoan dauden txipiroiak pataten gainean jarri, eta ozpin-olioz ongi busti guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.