Arroz saldatsua barazkiz eta hegaluzeaz ondua

MAIALEN ANDRES / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

200 g hegaluze, garbi.
350 g arroz.
Tomate 1.
Tipula 1.
Azenario 1.
Kuia txiki 1.
Leka sorta txiki bat.
3 baratxuri ale.
Azafrai pistiloa.
Gatza.
Oliba olioa.
Baso erdi txakolin.

1. Arroza prestatzen hasiko gara: horretarako, barazkiak garbitu, eta puska txikietan moztu; denak, tomatea izan ezik. Lapiko zabal batean, ipini barazkiak gatz pittin batekin, eta oliba olio txorrotada batekin. Taparik gabe eta su bizian erregosi, hogei bat minutuz. Barazkiak nahikoa gorritu direnean, baso erdi txakolin bota, eta pare bat minutuz sutan irakiten mantendu, alkohol soberakina kentzeko. Tomatea laukitxoetan moztu, eta lapikora gehitu; beste pare bat minutuz mantendu.

2. Orain, arroza gehitu, eta guztia ongi nahastu; gehitu ura, arroz kantitatea halako hiru, eta bota azafrai pistiloak ere, eskuarekin pixka bat txikituta. Gatz pittin bat eman, eta sua pixka bat jaitsi, eta su ertainean 18 minutuz irakiten eduki.

3. Ondoren, itzali; eta beste bost minutuz atsedenean utzi.

4. Atsedenaldia izango da hegaluzea prestatzeko memento aproposa. Horretarako, lau zatitan moztu hegaluzea, gatza bota bi aldeetatik, eta zartagin batean plantxa moduan frijitu, olio tanta batekin. Bi minutuz alde bakoitzetik.

5. Azkenik, arroza plateretan banatu, hegaluze zatia gainean jarri, eta dastatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.