Alberjinia beteak haragi xehatuarekin

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2016ko abenduaren 17a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 LAGUNENTZAT

2 alberjinia

100 gramo txekor haragi xehatu

Tipula bat

2 koilarakada gurin

3 koilarakada irin

Litro erdi esne

Gatza

Oliba olioa

Piper hauts beltza

Gazta birrindua

1



Lehenik, inongo olio edo urik nahastu gabe, jarri alberjiniak osorik labeko erretilu batean.

2



Aurrez 180 gradutan berotutako labean sartu, eta ordu erdiz bertan mantendu. Ondoren, atera, eta hozten utzi.

3



Bitartean, zartagin batean oliba olio zorrotada jarri, eta bertan erregosiko da tipula, puska txikietan moztuta.

4



Ondoren, haragi xehatua zartaginera gehitu, sua bizitu, eta bost bat minutuz guztia ongi nahastu eta erregosi. Gatza eta piper hauts beltza ere gehitu.

5



Gero, bexamela egiteko, lapiko batean bi koilarakada gurin berotzen jarri, eta, jarraian, hiru koilarakada irin gehitu. Hori eginda, ongi nahastu dena.

6



Aurrekoari litro erdi esne gehituz joan. Hala, bexamela lortuko da. Etengabe nahastu behar da horretarako.

7



Ondoren, zartaginean dagoen haragi xehatua bexamelaren lapikora gehitu; sua itzalita.

8



Alberjiniak erditik moztu, eta koilara baten laguntzaz barruko mamia atera. Mami hori bexamelera gehitu. Dena ongi nahastu, eta hoztean, alberjiniak bete, koilara edo pastelak egiteko mahuka baten laguntzaz.

9



Azkenik, gazta birrindua gainetik bota, norberaren gustura. Gero, bero dagoen labean sartu, gratinatzeko moduan jarrita. Bost edo zortzi bat minutu nahikoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.