Legatza plantxan, barazkiekin

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Legatza, 200 gramoko 4 xerra, azalarekin

Tipula bat

Tomate bat

Kuia txiki bat

Ziazerba sorta bat

Oliba olio birjina

Hiru baratxuri ale

Limoi erdi batenzukua

Gatza

1



Lehenik, barazkiekin hasi. Tipula xerra finetan moztu, eta zartagin batean oliba olio zorrotada baten laguntzaz erregosi, 10 bat minutuz, gatz pittin batekin. Kuia txikia ere puska txikietan xehatu, eta hori ere tipulari gehitu.

2



Bitartean, lapiko batean, irakiten ari den uretan tomatea galdarraztatu. Atera bezain pronto, azala eta haziak kendu, eta dado txikietan zatitu. Jarraian, tipula erregosten ari den zartaginera gehitu.

3



Zartagin bat edo plantxa sutan berotzen jarri, eta ondo berotutakoan legatz solomoak bertan jarri, azala gorantz dutela. Oliba olio eta gatz pittin bat bota, eta lau bat minutuz eduki. Ondoren, buelta eman, eta beste hiru bat minutuz eduki.

4



Bitartean, jarri berotzen beste zartagin bat, olio zorrotada batekin. Baratxuriak xerra finetan moztu, eta zartaginera gehitu. Gorritzen hasten direnean, ziazerba sorta eta aurrez prestaturiko tomatea eta tipula erregosia gehitu .

5



Legatza zartagin horretan jarri, eta sua kendu. Tapa batez estali zartagina, eta minutu batez atsedenean utzi. Atseden horretan legatzak bere zukua askatzen du, eta barazkiei gustu ederra emango die.

6



Mahaian zerbitzatzeko, plater bakoitzean legatz xerra bana ipini, ondoan barazki sorta batekin. On egin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.