Kardua, urdaiazpiko eta arrautza eskalfatuarekin

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT


800 gramo kardu egosi

Karduaren salda, basokada bat

Tipula erdi bat

Porru erdi bat

100 gramo urdaiazpiko

4 arrautza

2 baratxuri ale

Zorrotada bat oliba olio

Koilarakada bete irin

Ozpina

Gatza

KARDUA NOLA PRESTATU

1



Kontserbako karduak erabil daitezke, edo, bestela, freskoak erosi, garbitu, ileak ondo kendu eta lapiko azkarrean gatzarekin ordubetez egosi, ondo bigundu arte. Bertatik, basokada bat salda gordeko da.

PLATERAREN PRESTAKETA

1



Lapiko zabal bat urez bete, ozpin zorrotada txiki bat gehitu, eta gatza ere bai. Irakiten hastean, sua moteldu, irakin suabe bat lortu arte

2



Jarraian, arrautza bat bertan ireki. Kontu handiz hiru bat minutuz egosi, eta atera. Gauza bera egin gainontzeko arrautzekin. Aldiko, arrautza gehiago egin daitezke batera.

3



Azkenik, karduaren prestaketa lau plateretan banatu, eta eskalfatutako arrautza plateraren erdian jarri.

4



Jaterako garaian interesgarria izango litzateke arrautza labanaren laguntzaz puskatu eta haren gorringoa platereko beste osagaiekin nahastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.