Albistea entzun

ERREZETA

Barazki eta txekor azpizun erregosia

Zerbitzatzeko, arrautza gainean jarri.
Zerbitzatzeko, arrautza gainean jarri. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2015eko otsailak 7

1

Zerrenda finetan moztu txekor azpizuna, eta ontzi batean ipini, olio txorrostada batekin. Ontzira koilarakada bat kurri hauts gehitu, eta gatz pixka bat ere bai. Ongi nahastu, eta frijitzeko momentura arte hortxe eduki.

2

Juliana erara moztu tipula eta piper berdea. Lapiko batean erregosten jarri, olio eta gatz pitin batekin, su motelean.

3

Ondoren, juliana eran moztu azenarioa eta kuia txikia ere. Horiek beste lapiko batean egosiko ditugu, uretan oso denbora laburrez, hiru minutuan besterik ez; gatza gehitu urari. Jarraian, ur hotzetik pasatu, irakite prozesua bat-batean mozteko.

4

Azkenik, txanpiñoiak ere juliana moduan moztu, eta gerorako gorde.

5

Dugun zartaginik zabalena hartu, eta berotzen jarri, inongo oliorik bota gabe, zartagina ongi berotu arte. Horrela, lehenik txanpiñoiak zartaginera gehitu, eta ondoren, olio txorrostada bat bota. Jarraian, txekor azpizuna zartaginean jarri. Minutu bat pasatu ondoren, egosiak ditugun barazkiak eta erregosiak ditugun tipula eta piper berdea zartagin horretara gehitu. Guztia beste minutu pare batez ahalik eta su bizienean erregosi, dena nahastuz. Lau plater hartu, eta bakoitzaren erdian zartagineko osagaiak banatu.

6

Azkenik, lau arrautzak frijitu eta arrautza bana jarri platereko osagaien gainean. Zerbitzatu, eta, jaten hasteko, arrautza gorringoa puskatu, eta barazki eta haragia gorringoz bustirik jatea besterik ez zaigu gelditzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuko dute 2022ko lehen saioa ETB1en: <em>Biba 2022!</em>. ©EITB

ETBren kanpaiak, Gasteiztik

Urtzi Urkizu

ETB1en Ainhoa Etxebarriak, Aitziber Garmendiak eta Yerai Diezek aurkeztuko dituzte kanpaiak

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ekialdean berariaz zaindu dute xakea»

Gorka Erostarbe Leunda

Jolasa eta jokoa. Lehia eta estrategia, baina baita zientzia, artea, poesia eta bizitza ere. Guztiak islatzen ditu xakeak. Alderdi horiek bildu ditu Berasaluzek '64 begirada. Xake taularen zuri-beltzean' lanean.
Daliren maskara biral egin da. ©NETFLIX

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.