Orburuak, urdaiazpiko, ziazerba eta Beasaingo odolkiarekin

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2015eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT

Hamabi orburu

Orburu salda basokada bat

300 g ziazerba

Odolki bat

Tipula erdia

Porru erdia

Perrexil sorta bat

100 g urdaiazpiko

Bi baratxuri ale

Oliba olio zorrotada bat

Pare bat koilarakada irin

Gatza

Orburuen prestaketa:

Orburuak kontserbakoak erabil ditzakegu, edo guk geuk freskoak erosi, garbitu, eta prestatu.

1

Prestaketarako, lapiko handi batean ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri, irakin arte.

2

Bitartean, orburuak zuritu, eta txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.

3

Gero, ur irakinetan sartu, eta bertan irakin hogei bat minutuz. Hortik basokada bat salda gordeko dugu.

Odolkiaren prestaketa:

4

Urez beteriko lapiko batean, odolkia tipula, porru eta perrexilarekin batera su motelean irakiten jarri, ordu eta erdiz gutxi gorabehera.

Plateraren prestaketa:

5

Lapiko zabal batean, oliba olioa bota, eta berotzen denean, baratxuria eta urdaiazpiko xehatua gehitu.

6

Minutu batez frijitu ondoren, koilara bat irin eta basokada bat orburu salda ere gehitu.

7

Ondoren, ziazerbak nahastu, eta minutu pare batez irakiten mantendu; azkenik, orburuak gehitu.

8

Bukatzeko, lau plater zapaletan banatu prestaturiko barazkiak, eta bakoitzari odolki pusketatxo bana jarri.

Prest daukagu dena mahaira zerbitzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.