Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2016ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Itsas zapo bat.

Kuia txiki bat.

200 g txanpiñoi.

Hiru baratxuri ale.

Cherri motako zortzi tomate.

Gatza.

Oliba olioa.

Ozpina.

Perrexila.

Brotxetak egiteko lau makil.

1

Lehenik, zapoa garbitu,eta hezurra kenduko diogu.Behin hori eginda, lau zatitan banatu dugu; eta, gero, zati bakoitza beste lau zatitan moztuko dugu.

2

Kuia txikia ere lau zatitan banatu, eta, ondoren, zapoaren tamaina bertsuko hainbat zatitan moztu.

3

Txanpiñoi bakoitza erditik edo hiru zatitan moztu, tamainaren arabera. Jarraian, frijitu aurretik, brotxetak osatuko ditugu, ondoren azalduko den moduan.

4

Lehenik, txanpiñoia jarri; ondoren, zapoa; eta, gero, kuia txikia. Horrela hiru aldiz egin makil bakoitzean.

5

Tomateak garbitu, eta erditik moztu.

6

Zartagin batean oliba olio zurrusta bat bota, eta gehitu baratxuri aleak. Gorritzean, tomateak gehitu, frijitu eta ontzi batera atera.

7

Ontzira, ozpin pixka bat, gatza eta oliba olio zurrusta bat bota, baita perrexil xehatua ere.

8

Brotxetak frijitzeko, zartagin zabal bat edo plantxa erabiliko dugu. Garrantzitsuena ondo-ondo berotzea da. Beraz, oso beroa dagoenean, brotxetak jarri, gatza eta olio zurrusta gehitu, eta hiru bat minutuz eduki alde bakoitzetik.

9

Ondoren, erretilu batera atera, eta tomate oliozpinez ongi busti. On egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.