Basurdea saltsan

Iker Markinez.
2016ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

Kilo bat basurde haragi garbi

Azenario handi 1

2 tipula

Porru erdia

3 baratxuri ale

Errezil sagar bat

Oporto basokada bat

Litro erdi ardo beltz

Gatza

Oliba olioa

Piperrauts beltza

3 koilarakada irin

1

Lehenik, basurde haragia tako berdinetan moztuko dugu. Gatza eta piperrauts beltzaz hornitu, eta lapiko batean gorritzen jarriko dugu, su bizian, oliba olio zorrotada batekin.

2

Bitartean, puska ertainetan moztu baratxuriak eta barazkiak, eta, basurdea gorritua dugunean, lapikora gehituko ditugu: baratxuria, errezil sagarra, tipula, azenarioa eta porruak.

3

Su ertainera jaitsi, eta 15 minutuz gorritzen eduki dena batera. Oso garrantzitsua da lapikoan ditugun osagai guztiak ongi gorritzea. Horretan baitago saltsa koloretsu eta zaporetsu baten sekreturik handiena.

4

Ondoren, gehitu oporto basokada bat eta litro erdi ardo beltz. Irakin, ia ardo guztia lurrindu arte.

5

Jarraian, urez bete lapikoa, haragi puska guztiak estali arte. Gehitu gatz pitin bat gehiago, eta eduki irakiten, hiru bat orduz, taparik gabe. Norbaitek lapiko azkarrean egin nahiko balu, ez dago arazorik; kasu horretan, 25 minuturekin nahikoa izango litzateke.

6

Lapikoan ditugun haragi zati guztiak, banan-banan beste lapiko batera pasako ditugu sardexka baten laguntzaz. Txino baten lagutzaz, pasatu lapikoan gelditu diren barazkiak, eta bota haragia dugun lapikora.

7

Azkenik, su oso motelean irakiten eduki hamar bat minutuz, eta prest izango dugu gisatu goxoa dastatzeko, bero-beroa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.