ERREZETA

Hegaluzea Asiako erara, udaberriko entsaladan

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2017ko ekainak 17

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

400 gramo hegaluze (lau takotan moztuta).

Letxuga bat.

Bi tipula.

Gerezi sorta bat.

Gatz normala.

Añanako gatz eskamatua.

Oliba olioa.

Ozpina.

1

Tipulak zuritu, eta juliana moduan moztu.

2

Ondoren, zartagin batean oliba olio pitin batekin ordu erdiz erregosi.

3

Bitartean, letxuga garbitu eta ondo lehortu ondoren, juliana moduan moztuko dugu hura ere.

4

Tipula potxatzen ari den bitartean, gereziak garbitu. Kontu handiz labanarekin erditik moztu eta hezurra kendu. Katilu batean binagreta goxo bat prestatu, gatza, oliba olio eta ozpinarekin.

5

Tipula potxatua plater bakoitzaren erdian kokatu.

6

Tipula prestatzeko erabili dugun zartaginean, oraindik ere bero dagoelarik, hegaluze takoak jarri, eta alde bakoitzetik minutu bat eduki. Gatz pitin bat eta olio zorrotada batekin.

7

Ondoren, mozteko taula batera atera, eta tako bakoitza lau xaflatan moztu. Ikusiko dugu hegaluzearen kanpo aldea gorrituta daukala, baina erdi aldea gutxi eginda. Horixe nahi dugu lortu errezeta honetan.

8

Tipula potxatuaren gainean, julianan moztuta dugun letxuga gehitu, plateraren bueltan hezurrik gabeko gerezi batzuk jarri, eta letxugaren gainean hegaluze xaflak jarri. Añanako gatz eskamatua gehitu, eta, azkenik, aurretik prestaturiko oliozpinarekin ongi busti. Dagoeneko ate joka ditugun eguraldi beroetarako jaki ezin hobea da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna