Albistea entzun

ERREZETA

Legatza barazkiekin, papillote erara

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2017ko azaroak 18

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

Legatza, 400 g garbi.

Azenario 1.

Porru 1.

Kuia txiki 1.

12 cherry tomate.

Oliba olioa.

Gatza.

Laberako paper berezia.

1. Errezeta hau prestatzeko osagaiak ez dira betiko moduan kozinatzen. Beraz, lehenik, garbitu barazki guztiak, eta juliana fin batean moztuko ditugu, banan-banan.

2. Legatz puska bakoitza beste bi edo hiru zati txikiagotan moztu.

3. Cherry tomateak ere erditik moztu.

4. Laberako paper berezia hartu, eta puska handitan moztu. Lau pertsonarentzat, kalkulatu bakoitzarentzako paper puska handi bat izango dela. Pertsona bakoitzarentzako paperaren erdian, lehenik, ipini barazkiak, azpialdean banaturik eta guztiak gordinik.

5. Gatz pitin bat bota, eta jarri cherry tomateak barazkien gainean, ilaran.

6. Ondoren, legatz puskei gatza bota, eta tomateen gainean jarri.

7. Oliba-olio zorrotada fin batez busti osagai guztiak, eta, osagaien gainetik papera tolestuz, gozoki estalkien itxura eman paketetxoei.

8.Oso garrantzitsua da, paper paketetxoak hermetikoak balira bezala itxita egotea. Horrela, egosketako lurrun guztia barruan geldituko da, eta horrek zapore indar handia emango dio.

9. Labea aurrez berotzen jarri, 180 gradutan, eta, bero dagoenean, labean sartu. Hamar bat minutuz bertan edukitzearekin nahikoa izango da.

10. Denbora pasatu ostean, atera, eta zerbitzatzeko prest izango dira.

11. Ondoren, ipini platerean. Guraizeak erabiliz, moztu goiko aldeko papera; horrela, osagaiak bistan izango ditugu, jateko prest.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Zifren eta datuen inperialismoaren menpe bizi gara»

Gorka Erostarbe Leunda

Krisi garai erabatekoa; pentsatzeko tarterik ere uzten ez duena. Hartu du denbora hori Iñigo Martinezek, eta egungo inertziak auzitan jarri ditu 'Mandamentu hipermodernoak' lanean.
Pantailak Euskaraz ekimeneko kideak, manifestua aurkezten, gaur Durangon. ©BERRIA

Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestu bat aurkeztu dute

Urtzi Urkizu

Pantailak Euskaraz taldeak plazaratu du testua, ikus-entzunezkoen arloko eta euskalgintzako zenbait eragileren ekarpenekin. Sektore desberdinetako 35 eragilek eman diote atxikimendua manifestuari. Atzo egin zuten agiriaren aurkezpena.

Kataluniako Heura enpresaren haragi tankerako pintxo beganoak jateko aukera dago azokan, Irunen. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Betiko txistorra ematen du ba!

Urtzi Urkizu

Beganismoari ikusgarritasuna ematen dion jaialdia egiten ari dira asteburuan Irunen, Ficoban: Be Veggie. Askotariko produktu eta zerbitzuak daude 70 erakusmahaitan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.