Kuia krema otarrainxkekin

Iker Markinez sukaldariak prestatutako krema. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2018ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

1 kg. kuia.

8 otarrainxka handi.

Esnegain basokada bat.

2 gazta txiki.

Oliba olio zorrotada bat.

Gatza.

1



Lehen pausoan, otarrainxkak zuritu, eta burua kenduko diegu. Azal eta buruekin salda bat egingo dugu.

2



Horretarako, lapiko bat urez bete, berotzen jarri, eta bertan bost minutuz egosiko ditugu otarrainxken azal eta buruak. Ondoren, iragazi eta gorde.

3



Kuiari azala eta haziak ondo kendu, eta pusketa handitan zatitu.

4



Lapiko batean jarri. Bertara aurrez prestaturiko salda gehitu, baita esne gain basokada bat ere, eta beste basokada bat ur. Gatz pitin bat bota, eta su bizian 25 bat minutuz irakin.

5



Sutik kendu, eta oliba olio zorrotada bat eta bi gazta txikiak gehituko ditugu lapikora. Irabiagailuaren laguntzaz, krema lortu arte ondo irabiatu.

6



Kremaren lodieraren arabera, beharrezkoa dela uste badugu,ur pixka bat gehiago bota.

7



Ondoren, otarrainxkak prestatuko ditugu; erditik moztuko ditugu, baina ez erabat.

8



Isats aldean moztu gabeko pusketatxo bat utzi. Jarraian, zartagin batean oliba olio pixka bat bota, eta berotzen jarri. Su bizian, denbora gutxiz, frijitu otarrainxkak.

9



Zerbitzatzeko orduan, krema lau katilutan banatu, eta gainean otarrainxkak ipini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.