ERREZETA. OSAGAIAK

Txerri masailak saltsan

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2015eko maiatzak 30
4 LAGUNENTZAT

Kilo bat txerri masail

Porru bat

2 tipula

2 azenario

4 baratxuri ale

Piper beltz ale batzuk

3/4 litro ardo beltz

Basokada bat Oporto

Oliba olioa

Gatza

1

Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Ondoren, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere.

2

Su bizian mantendu lau minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste lau minutuz.

3

Bitartean, ditugun barazkiak (porruak, tipula, azenarioa, eta baratxuri aleak) garbitu, zuritu eta pusketetan moztu.

4

Masailak ondo gorrituta daudenean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi.

5

Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltz aleak gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurruntzeko, gutxi gorabehera hogei bat minutuz irakiten eduki. Lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte.

6

Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordubete inguru irakiten eduki —masailaren samurtasunaren arabera denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke—.

7

Masailak lapikotik erretilu batera atera. Gero, lapikoan dagoena txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten mantendu.

8

Txerri masailak xerretan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo ditugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest daukagu, beraz, jaki goxoa plateretan zerbitzatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna