Barazki eta txipiroi entsalada

Iker Markinez.
2016ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Osterzuri 1

Tomate 1

Piper gorri 1

Tipulin 1

8 gari-zainzuri

Sagar 1

8 txipiroi

Gatza

Oliba olioa

Ozpina

1



Piper gorria labean erregosi, hogei minutuz, 200 gradutan; ondoren, ongi zuritu eta haziak kendu.

2



Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri, gatz pitin batekin. Garizainzuriak gehitu, eta bost minutuz egosi. Ondoren, ur hotzetatik pasatu eta gorde.

3



Tipulina pusketa txikitan moztu, eta entsaladarako ontzi batean jarri. Moztu piperra pusketa txikietan, eta ontzira gehitu. Gauza berbera egin tomatearekin.

4



Hiru osagai horiek gatz, ozpin eta oliba olioz gozatu.

5



Osterzuria garbitu eta ongi lehortu ondoren, ontzira gehitu, puska txikietan.

6



Zartagin bat berotzen ipini, eta ongi beroa dagoenean, txipiroiak jarri eta plantxa moduan frijitu, minutu bat alde bakoitzetik. Gatz pitin bat gehitu, eta olio zorrotada bat ere bai.

7



Zartagina itzali, eta bertan utzi hoztu ez daitezen.

8



Platerean gari-zainzuriak ipini, eta bueltan, lau bost bat sagar xafla. Ondoren, entsaladako osagaiak ongi nahastu, eta plateraren erdian zabaldu.

9



Azkenik, txipiroiak gehitu. Nahi izanez gero, zartaginean gelditu den saldatxoa gehitu, azken ukitua emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.