ERREZETA

Erreboiloa basmati arrozarekin eta lekekin

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2017ko abenduak 2

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

Erreboiloa, xerretan moztua.

250 gramo leka fresko.

Basmati arroza.

Bi tipulin.

Bi baratxuri ale.

Oliba olioa.

Gatza.

1

Tipulina juliana moduan moztu, eta, oliba olio zorrotada baten laguntzaz, erregosi hogei bat minutuz zartagin batean, su motelean.

2

Bitartean, lapiko bat urez bete, eta irakiten hastean, gatza gehitu. Lekak gehitu, juliana moduan moztuak horiek ere. Lekak hamabost bat minutuz egosi, eta ur hotzetan prestatuko ditugu, egosketa prozesua mozteko. Gero, gorde.

3

Arroz basmatia egosteko, lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri, gatz pitin batekin. Irakiten hastean, 100 bat gramo arroz gehitu. Hamabost bat minutuz egosi, eta ondoren iragazi, ur soberakina kendu.

4

Plantxa edo zartagin batean, erreboilo xerrak frijituko ditugu. Horretarako, lehenik, azalaren aldetik hiru bat minutuz eduki, eta buelta eman ondoren, beste aldetik beste hiru minutuz eduki.

5

Bukaeran, bi baratxuri aleak gehitu, ongi xehatuak. Orduan, erreboiloa beste erretilu batera pasatu, eta zartagin berean berotu bat eman lekei eta tipulinari.

6

Azken ukitu horren ondoren, platera zerbitza dezakegu. Platerean, arroza jarri, ondoren barazkiak gehitu, eta bukatzeko, gainean erreboilo xaflak jarri. Oliba olio zorrotada fin bat gainetik bota, eta prest dugu plater goxoa dastatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna