ERREZETA
Barazki eta txipiroi risottoa

OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
400 g arroz, carnaroli motakoa
Txipiroi begihandi bat
Kuiatxo bat
Tipulin bat
Baratxuriak bi ale
Tomate fresko bat
Gatza
Oliba olio birjina
1
Txipiroi begihandia garbitu, eta zati txikietan moztu.
2
Tipulina karratu txikietan moztu, eta zartagin batean erregosten jarri, oliba olio birjinaren txorrotada batekin eta gatz pixka batekin.
3
Bost minutu pasatu ondoren, gehitu begihandiaren puskak. Bost bat minutuz erregosi, eta, jarraian, urez ongi estali. Mantendu irakiten 30 bat minutuz, begihandia bigunduz joan dadin.
4
Ondoren, kuiatxoa puska txikietan moztu, eta gehitu, baita tomatea ere.
5
Gero, nahastu arroza lapiko berean, eta ur pixka bat gehixeago gehitu. Baita gatz pittin bat gehixeago ere. Mantendu irakiten, hogei minutuz. Behar izanez gero, ur gehixeago gehituz joan eskatzen digun heinean.
6
Denbora hori pasatu ondoren, pare bat minutuz geldirik utzi. Itsas zaporeko arroz goxoa jateko prest izango dugu berehala.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.