Tuterako kukuluak brie gazta eta txipiroiekin

JUAN CARLOS  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2014ko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

6 Tuterako kukulu

6 txipiroi fresko

Brie gazta zati bat

Tipulina sorta bat

Oliba olio birjina

Sagardo ozpina

Modena ozpina

Gatza

• Lehenik, txipiroiak garbituko ditugu, eta ondoren, gorde. Gero, tipulinak puxka txikietan moztu; zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin, su ertainean 15 minutuz erregosi.

• Ondoren, sutik atera eta katilu batean gorde. Brie gazta, behi gazta da, baina Frantziakoa. Gazta hori pare bat zentimetroko xaflatan moztu.

• Ondoren, ozpin-olioa prestatuko dugu. Horretarako,ontzi batean jarri sagardo ozpin koilarakada bat, eta modena ozpin beste koilarakada bat. 6 koilarakada oliba olio gehitu, eta gatz pitin bat ere bai. Guztia ongi nahastu.

• Tuterako kukulu bakoitza lau pusketatan moztu, eta erretilu batean kokatu. Gatz pitin bat bota kukulu bakoitzari. Txipiroiak hartu, eta banan-banan erditik moztu. Zartagin zabal bat berotzen jarri, eta bertan txipiroiak frijituko ditugu.

• Txipiroiak frijituak ditugunean, aurrez prestaturik dugun tipulina gainetik bota eta sua itzali. Brie gazta kukuluen gainetik zabaldu eta gainetik txipiroi beroak zalbadu.

• Bukatzeko, ozpin-olioz ongi busti kukulu eta entsaladako osagai guztiak. Prest dugu entsadala mahaira zerbitzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.