Elikadura. Errezeta

Txanpinoi txapelak plantxan, onddo kremarekin

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko urtarrilak 14
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Hogei txanpinoi handi.

Hiru onddo.

Bi baratxuri ale.

Oliba olio birjina.

Perrexila.

Gatza.

Basokada bat esne gain.

Onddo krema prestatzen hasteko, onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Zartagin batean olio txorrotada bat bota, eta berotzen hastean onddoak gehitu; gatz pittin bat bota, eta sutan erregosi 10 bat minutuz. Ondoren, esne gaina gehitu, eta irakiten mantendu beste 10 bat minutuz; horrela, onddo krema lortuko dugu.

Txanpinoiak garbitu, eta txortenak kendu. Errezeta honetan, txapelak erabiliko ditugu. Txortenak beste edozein prestaketatarako erabili.

Plantxa edo zartagina ondo berotu, eta bertan txapelak ipini, zuloa behera dutela. Pare bat minutu pasatu ondoren, buelta eman, gatz pittin bat bota, eta beste olio txorrotada bat. Beste hiru bat minutuz eduki.

Bitartean, zartagin batean olio txorrotada batekin baratxuri txikituak gorritzen ipini. Ondoren, txanpinoi txapelak gehitu. Perrexil xehetua bota, eta sua itzali ondoren minutu pare batez zartaginean mantendu, perrexil eta baratzuriaren zaporea ondo har dezaten.

Platerean zuloa gora dutela pertsonako bost txapel ipini, eta txapel bakoitzaren gainean onddo krema gehitu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna