Noiz sortua: 2013-02-02 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Arrautzak kardu eta kutixiekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko otsailak 2

OSAGAIAK

Osagaiak lau pertsonarentzat:

Kardu bat.

Dozena bat gari zainzuri.

Urdaiazpikoa, 100 gramo.

Gula, 250 gramo.

Zortzi arrautza.

Baratxuriak, 2 ale.

Tipulina.

Oliba olioa.

Irina.

Gatza.

Errezeta honetarako, kardu freskoa erabiliko dugu, baina nahi izanez gero, kontserbakoa ere erabil dezakezue. Kardu freskoak garbitu eta zuritu, hari guztiak ongi kendu arte. Pazientziarekin, denbora hartu. Ondoren, kardu bakoitza pusketatan moztu.

Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri. Gatz pixka bat bota. Bertan, hamar minutuz bakarrik egosi karduak (lehenengo irakinaldi hori karduak duen zapore indartsua murrizteko da). Kardua atera, eta dagoeneko irakiten prest dugun beste lapiko batera pasatu. Tapa azkarrarekin erabil daitekeena izan behar du derrigorrean. Ordubetez tapa azkarrarekin egosi. Gero, atera, eta gorde. Salda pixka bat ere gorde geroko.

Lapiko zabal batean, tipulina zati txikitan erregosten jarri, oliba olio zorrotada batekin, hamabost bat minutuz. Segidan, baratxuriak fin moztu eta gehitu egingo dizkiogu. Baita urdaiazpikoa ere, laukitan moztuta. Irin koilarakada pare bat gehitu eta ongi nahastu ondoren, karduaren salda pixkanaka gehitu, gatz pitin batekin eta karduekin batera. Hamar minutuz, poliki irakin, su motelean. Bitartean, lapiko batean gari zainzuriak egosi, bost minutuz. Horiek ere kardua dugun lapikora gehitu, gulekin batera.

Bukatzeko, arrautzak lapikoan ireki banan-banan, gatz pitin bat bota, eta lapikoa estali. Lau minutuz, arrautzak erdi egosita izango ditugu; eta dena mahaira zerbitzatzeko prest.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta.

PCR probak egiten, aste honetan, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan

Mikel P. Ansa

Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo berri agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da hain emaitza txarrik izan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna